Azpeitiko Lagun Onak Mendi Elkarteak antolatuta, Zuzenien Igoera Bertikala egingo dute bederatzigarren aldiz. Martxoaren 12an izango da erlojupeko proba, eta parte hartu nahi dutenek
www.kirolprobak.com helbidean eman dezakete izena, martxoaren 3ra bitartean.
Gehienez 250 lagunek parte hartu ahal izango dute, eta horiek honako prezioak ordainduko ditzute: txip horia duten federatuek 14 eurotan izango dute inskripzioa, eta federatu gabekoek 18 eurotan. Txip zuriaren kasuan, federatuek 16 euro ordainduko dute, eta federatu gabekoek 20 euro.
Azpeitiko plazatik hasita, Xoxotera joango dira korrikalariak. Guztira, 3.300 metroko ibilbidea egingo dute.