BIDEOA: Azpeitiko labeldun danborrak

Uztarria.Eus 2017ko urt. 17a, 09:37

Joxe Angel Arruti 'Oriyo'-k egindakoak edota konpondutakoak dira datozen sansebastianetan Azpeitiko kaleak burrunbaz beteko dituzten danbor eta barrika asko eta asko. Uztarria.eus 'Oriyo'-rekin egon da eta bideoa egin du.

Joxe Angel Arruti Oriyok egindakoak edota konpondutakoak dira datozen sansebastianetan Azpeitiko kaleak burrunbaz beteko dituzten danbor eta barrika asko eta asko; tartean, baita berrienak ere, aurten lehen aldiz parte hartuko duen Iraurgi Saskibaloiaren taldekoak. Aitarengandik jaso zuen lekukoa Arrutik, eta ondorengoek zer hautu egingo zain dagoela dio. Hala kontatzen du bideo honetan, danborrak nola egiten dituen erakustearekin batera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide