Saridunek ostiralean jaso zituzten opari txartelak. (Azpeitiko Udala)
Azpeitiko Udalak abiatutako Errege zozketako saridunek eskuen artean dituzte dagoeneko euren opari txartelak. 42075 zenbakiaren jabe Josune Otaegi (Santi Lazkano kirolak dendan eginiko erosketan lortua), 35831 zenbakia duen Maria Jesus Etxeberria (Yuritz Oinetakoak dendan egindako erosketan eskuratua) eta 20607 zenbakiaren jabe Genoveva Oiarzabal (Kontxi Arraindegian eginiko erosketan eskuratua) izan dira saridunak, eta horiek ostiralean jaso zituzten txartelak, Agustin Lizarralde Merkataritza zinegotziaren eta Xabier Aldalur Bertan Merkatari Elkarteko teknikariaren eskutik. Azpeitiko saltokietan gastatu ahal izango dute 500 euroko erosketa bonoa. Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak eskerrak eman dizkiete zozketan parte hartu duten eta erosketak Azpeitian egin dituzten guztiei.