Angel Gurrutxaga.
Euskadiko Automobilismo Federazioko presidente karguan jarraituko du Angel Gurrutxaga Arrieta azpeitiarrak. Atzo, larunbata, batzar orokorra egin zuten, eta han erabaki zuten. Era honetan, federazioko buru bezala hirugarren agintaldia hasiko du Gurrutxagak.