Mikel Larrañaga aizkolariak zabaldu du Añotako sagardo denboraldia

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 13a

Mikel Larrañaga aizkolariak eman dio hasiera Añota sagardotegiko txotx denboraldiari gaur iluntzean. Dozenaka lagun bertaratu dira Elosiaga auzoko sagardotegiaren denboraldiaren irekiera ekitaldira, eta "Azpeitiko sagardo berria" probatzeko parada izan dute. Ohiko legez, bertsolariek lagunduta zabaldu dute denboraldia; izan ere, han izan dira kantuan Xebastian Lizaso, Iñaki Murua eta Andoni Egaña. Dozenaka herritarrekin batera, han izan dira Azpeitiko alkate Eneko Etxeberria eta Mikel Ibarzabal zinegotzia. Hona hemen argazki bilduma: [flickr_set id="72157677402657671"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide