Gogoz eta euren onena emateko prest igoko da Trini Fox bihar Sanagustineko oholtzara

Urola Kostako Hitza 2017ko urt. 13a, 17:44

Kontzertua eskainiko du Trini Foxek bihar, Sanagustinen, 23:00etan hasita. Eurek sortutako kantuak joko dituzte, eta oholtza gainera igotzeko gogotsu daude, azeriz jantzita.

(Trini Fox) Iñaki Zubeldia (Azpeitia, 1997) bateria jotzaileak eta Gilen Aldalur (Azpeitia, 1997) eta Suharri Aranburu (Azkoitia, 1998) gitarra jotzaileek osatzen dute Trini Fox taldea. Bihar Sanagustin kulturguneko oholtzara igoko dira Zestoako Rodeo taldearekin batera. Herritarren aurrean jotzeko irrikaz daudela esan dute Zubeldiak eta Aranburuk. Taldearen izenari so eginda, behin baino gehiagotan jantzi izan dira azeriz kontzertuak eskaintzeko taldeko hiru musikariak, eta biharko zuzenekoak ere hala egingo dutela aurreratu dute. Eurek sortutako abestiak eskainiko dizkiete bihar Sanagustinera bertaratzen direnei, hemendik hilabete batzuetara disko batean bilduko dituztenak. Guztira, hamar kantu inguruko lana osatzea nahi dute, eta horretan ari dira orain, kantuak sortzen-eta. Grabaketa lanak, aldiz, otsaila aldera egitea aurreikusten dute. Kantu horietatik bi dira dagoeneko plazaratu dituztenak: Gero eta Bila nabil. Bi abestiek harrera oso ona izan dutela esan dute Zubeldiak eta Aranburuk, eta diskoak ere halako erantzuna izatea espero dute. Albistea osorik uztarria.eus atarian irakurgai.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide