Ilusioz eta gogo handiz dator ISBren danborradako taldea

Uztarria.Eus 2017ko urtarrilaren 13a

San Sebastian bezperako danborradan lehen aldiz aterako da ISBren taldea. Sukaldari jantzita aterako dira, eta danborrak joko dituzte. Taldea sortzeko prozesuan "lan asko" egin behar izan badute ere, "gustukoa" izan dela azpimarratu du Maier Lizaso ISBko lehendakariak.

ISBko kideak taldearen aurkezpenean. (Maialen Etxaniz/Uztarria.eus) Inoiz baino jendetsuagoa izango da aurten San Sebastian bezperako danborrada; izan ere, talde berri bat irtengo da estreinakoz: Iraurgi Saskibalo Taldea. Gaur, ostirala, aurkeztu dute talde berria ISBren tabernan. Bidea erraza izan ez bada ere, "ilusioz eta gogo handiz" daudela esan du Maier Lizaso ISBko lehendakariak. Bi urteko "prozesu luzea" izan dela azaldu du Lizasok, eta iaz irtetea nahi bazuten ere, kirol mailan izandako emaitza onek "danborradako ametsa" urtebete atzeratzera behartu zituztela esan du. Aurten, azkenean, danborradan irtengo dira, eta "lan asko" egin behar izan badute ere, "gustukoa" izan dela azpimarratu du Maier Lizasok. ISBk kirol taldea baino gehiago izan nahi duela esan du Lizasok, eta zentzu horretan "hainbat pauso" eman dituztela azaldu du: "Besteak beste, inaziotar bidearekin bat egin dugu, harremanak sendotu eta saskibaloiaren bitartez Azpeitiko herria ezagutarazteko. Herriko izena eta turismoa bultzatzeaz gain, herriko eragileekin harremanak lantzea garrantzitsua iruditzen zaigu". Jarraitu albistea irakurtzen, Uztarria.eus-en.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide