ARGAZKI BILDUMA: Helduek egin dute sansebastianetako lehen entsegua

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 13a

Datorren asteartean eta asteazkenean ere egingo dituzte entseguak ordu eta leku berean. Haurrek, berriz, astelehenean, asteartean eta asteazkenean egingo dituzte 15:45ean, Izarraitzen.

Sansebastianetako helduen danborradako lehen entsegua egin zuten atzo dozenaka lagunek, Izarraitz pilotalekuan. 21:00etan hasi ziren danborradako abestiak entseatzen, eta ordubete pasatxoz jardun zuten danborrak astintzen. Udal Musika Banda aritu zen zuzenean abestiak jotzen, eta herritar ugari bertaratu zen entsegua ikustera. Datorren asteartean eta asteazkenean ere egingo dituzte entseguak ordu eta leku berean. Haurrek ere datorren astean hasiko dituzte entseguak. Astelehenean, asteartean eta asteazkenean egingo dituzte 15:45ean hasita, Izarraitz pilotalekuan. Hona hemen atzoko helduen danborradako entseguko argaki batzuk: [flickr_set id="72157679094962825"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide