Sebastian Gurrutxaga
Loreto azpeitiarrak entrenatuko du aurtengo denboraldian Mutriku sokatira taldea. Gurrutxaga Nuarbe taldearekin aritutakoa da urte luzez, eta nazioarteko txapelketetan ere eskarmentu handia du. Angel Arrieta mutrikuarra izan da azken bost urteetan taldearen entrenatzailea, eta haren lekukoa hartuko du Gurrutxagak. "Hainbeste urte taldean aritu eta gero, Angelek iaz ozta-ozta esan zigun baietz. Angelek taldea utziko zuela planteatu zuenean, norbait derrigorrean behar genuen, eta Gurrutxagari deitzea erabaki genuen", azaldu dute taldeko kideek.
Mutriku taldea 1996 urteaz geroztik Euskadiko Goma Gaineko Txapelketetan parte hartu gabe egon da, eta zapatuan [urtarrilak 14] bueltatuko da lehiara. Beraz, lur gaineko taldea izateaz gain, aurten goma gaineko taldea ere izango dute aurten.
Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak talde berriaren inguruko erreportajea egin du.