Udane Juaristiren 'Sahara' erakusketa ireki dute Sanagustinen

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 11

Urtarrilaren 24a arte izango da zabalik.

Udane Juaristiren margolanetako bat. (Uztarria) Erakusketa berria ikus daiteke atzotik Sanagustin kulturgunean. Udane Juaristi azkoitiarrak Saharan inspiratuta sortutako margolanak dira oraingoan protagonista, hamabi guztira. Sahara da, hain zuzen ere, Khamar Sahararen Aldeko Taldeak antolatu duen erakusketaren izenburua. Urtarrilaren 24a arte izango da zabalik. Erakusketaren argazkiak uztarria.eus atarian ikusgai.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide