Igerilekutik Loiolabidera arteko zubia itxita egongo da datozen egunetan

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 11

Bihar, ostiralean, astelehenean eta asteartean 08:30etik 17:30era bitartean itxita izango da zubia.

Igerilekuaren eta Esklabetako elizaren arteko zubian ari dira lanean. (Mailo Oiarzabal/Uztarria)

Urola ibaiaren uholde arriskua gutxitzeko obrak egiten ari da Azpeitiko Udala, eta datozen egunetan ibaiaren ondoko horma egiten jarraituko dute. Aste honetan egingo dute igerilekuaren ondoko horma, eta, horregatik, hainbat egunez itxita egongo dira igerilekuaren ondoko paseoa eta Esklabetako elizaren arteko arteko zubia "segurtasunagatik". Bihar, ostiralean, astelehenean eta asteartean 08:30etik 17:30era bitartean itxita izango da zubia. Izan ere, horma egiteko makinek pasabide osoa hartuko duela aurreikusten dute teknikoek. Lan ordu horietatik kanpo eta asteburuetan behin-behineko pasabidea utziko dute.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide