Iraurgiko kadeteak eta entrenatzaileak, gaurko omenaldian (Olaia Iraola)
Irribarretsu azaldu dira Euskadiko selekzioko kadete mailako emakumezkoen saskibaloiko azpeitiar jokalariak eta beren entrenatzaileak Azpeitiko Udalera. Joan den larunbatean Huelvan (Andaluzia, Espainia) jokatu zuten Espainiako finala, eta
ez zuten garaipena etxera ekartzea lortu; 45-61 amaitu zen kataluniarren aurkako norgehiagoka. Nerea Soraluze, Miren Ezama, Maite Merketegi eta Alazne Lizundia Iraurgi Saskibaloiko ordezkariak talde horretan aritu dira, eta, zalantzarik gabe, txapelketa txukuna egin zuten. Talde hori entrenatzen izan dira Joseba Lizarralde, Aritz Aldalur, Intza Lizarazu eta Luis Agirre. Horiek guztiek jaso dute gaur arratsaldean beren oroigarria.
Finalaren bezperan Andaluziaren aurka jokatu zuten finalerdia, eta partida bikaina egin ostean, 72-66 gailendu zen Euskadiko selekzioa. "Andaluziarrei beren etxean irabazi genien eta horrekin gelditzen gara", azaldu du Joseba Lizarraldek. Eneko Etxeberria alkateak jokalarien lan ona azpimarratu du eta jokalari zein entrenatzaileak zoriontzeko tartea ere hartu du.
Hemen, gaurko omenaldiko argazki bilduma (Argazkiak: Olaia Iraola)
[flickr_set id="72157675215530214"]