Imsersoko termalismo programan izen eman dezakete azpeitiarrek

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 10a

Ostiralera arte izango dute izena emateko aukera Imserson bertan edota udaletxeko Gizarte Zerbitzuan.

Imsersoko termalismo programan izena emateko epea ireki du Imsersok, Espainiako adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen institutuak. Otsailetik abuztura bitarteko txandan parte hartu nahi dutenek ostiralera arte izango dute izena emateko aukera Imserson bertan edota udaletxeko Gizarte Zerbitzuan. Itxaron zerrendan sartzeko epeak irekita jarraituko du maiatzaren 12ra arte. Irailetik abendura bitarteko txandan parte hartu nahi dutenek, berriz, maiatzaren 12 arte izango dute izena emateko aukera. Itxaron zerrendan sartzeko epeak irekita jarraituko du urriaren 31 arte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide