Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ikastaroan parte hartu nahi dutenek Lanbiden eman beharko dute izena, hilaren 17a baino lehen.
Mendekotasuna duten pertsonei gizarte erakundeetan osasun arreta emateko ikastaroa antolatu du Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak Lanbiderekin elkarlanean. 370 orduko ikastaroa praktikoa eta teorikoa izango da. Saio teorikoak hilaren 30ean hasiko dira eta ekainaren 7an bukatu. Ondoren izango dira saio praktikoak.
Ikastaroan parte hartu nahi dutenek Lanbiden eman beharko dute izena, eta hilaren 17a izango da horretarako azken eguna. Izena emateko ezinbestekoa da lehen mailako ikasketa ziurtagiria eta eskola graduatua aurkeztea. Ikastaroaren inguruko informazio gehiago jaso edo zalantzak argitu nahi dituztenak Udaleko Gizarte Zerbitzutako sailarekin harremanetan jar daitezke, 943-15 72 00 telefonora deituta edo ikastaroak@azpeitia.eus helbidera idatzita.