Azpeitiko Kultur Mahaiaren iazko batzarreko irudia. (AKM)
Bazkideen 2016ko ohiko batzarra egingo du Kultur Mahaiak bihar, 20:00etan. Batzarrean 2016ko jardueren eta balantzearen berri emango dute, eta, ondoren, aurtengorako dituzten aurreikuspenez eta aurrekontuaz ariko dira.
Kulturaz kooperatibaren kontuez ere ariko dira hizketan. Soreasuko Dinamoa sormen guneak ere izango du tartea. 2015eko udazkenaz geroztik, sormen gunearen proiektua osatzeko prozesua burutu du Kultur Mahaiak, Azpeitiko Udalarekin elkarlanean.