Globomedia ekoitzitako
Pulsaciones telesaila estreinatuko du gaur, asteartea, Espainiako Antena3 telebista kateak, eta Alberto Berzal aktore azpeitiarra da aktoreetako bat. 22:40ean hasiko da thriller generoko telesailaren lehen atala, eta Berzalez gain, aktoreen artean dira Leonor Watling, Ingrid Rubio eta Juan Diego Botto.
Berzalek hainbat telesailetan eta filmetan parte hartu du bere ibilbidean. Azkenetakoa izan da K2000 ekoiztetxeak ETB1entzat egindako
Eskamak kentzen telesaila. Matias arrantzalearen papera egin zuen telesail hartan.