Sorosle eta lehen sorospen ikastaroa antolatu du Gipuzkoako DYAk

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 9a

Urtarrilaren 23tik otsailaren 10era arte izango da saioa, 19:00etatik 21:00etara, DYAk Urola kalean duen egoitzan.

Gipuzkoako DYAk Sorosle eta Lehen Sorospen ikastaroa antolatu du. Urtarrilaren 23tik otsailaren 10era izango da Azpeitiko DYAko Ordezkaritzan (Urola kalean), 19:00etatik 21:00etara. Herritar orok eman ahalko du saioan izena eta ikasle kopurua mugatua izango da. Ikastaroaren antolatzaileek azaldu dutenez, "aurrez ezagupenik izatea ez da beharrezkoa" eta egunerokotasunean aurki daitezkeen arrisku egoerei nola erantzun irakatsiko dute. "Ezagupen oso arruntak baina laguntza handia eman dezaketenak" dira eta "oso modu eroso eta atseginean" erakutsiko dituzte. Besteak beste, bihotz eta birika susperketa nola egin nahiz zauri edo erredurak nola sendatu ikasiko dute ikasleek. Ikastaro amaierako frogak gainditzen dituenak Sorosle Titulua eskuratzeko aukera izango du. Matrikularen kosteari dagokionez, 110 eurokoa da. Izena eman edo informazio gehiago nahi duenak, 942-46 46 22 telefonora deitu beharko du.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide