Alex Berasategiren argazki bat aukeratu dute mundu mailako webgune batean

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 9a

One Eyeland publizitate agentziak aukeratu du irudia. Berasategik lehen ere jaso zuen webgune horren aitortza.

Alex Berasategiren irudia. One Eyeland publizitate agentziak Alex Berasategi argazkilari azpeitiarraren irudi bat aukeratu du webgunerako. Munduan oso ezaguna da publizitate agentzia hori, eta hainbat irudi nabarmendu dituzte. One Eyelandek sail ofizialean sartzen diren argazkiekin hainbat sailkapen egiten dituzte. Alex Berasategik sare sozialetan azaldu duenez, "oso pozik" dago lorpenarekin. One Eyelandek Berasategiren argazki bat aukeratu zuen duela hilabete batzuk ere. Orduan BMW auto baten irudia hautatu zuten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide