Goya Sarietarako irudi finalista (Xanti Rodriguez)
Xanti Rodriguez argazkilari azpeitiarra 2017ko argazkilaritzako Goya Sarietarako finalisten artean dago. Sorkuntza Librea arloaren barruan hautatu dute Rodriguezen irudia finalerako, eta urtarrilaren 28an jakinaraziko dituzte saridunak. Aragoiko Argazkilari Profesionalen Elkarteak (AFPA) banatzen ditu sari horiek.
Aurretik ere hainbat alditan egon da Rodriguez argazkilaritzako Goya sarietako finalisten artean, eta 2015ean eskuratu zuen publizitate arloko saria, Azpeitiko Topa tabernarentzako egindako diseinu proiektuaren barruko argitaratu gabeko lan bati esker.