Soreasu goraino beteta, Ene Kantaken saioan

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 7a

https://www.youtube.com/watch?v=tWODDCNyLhY&feature=youtu.be Ene Kantak egitasmoak bosgarren lana, Astonauta, aurkeztu du gaur, 16:30ean, Soreasu antzokian. Haurrek euskaraz abestea eta euskalgintzari bultzada ematea dira egitasmoaren xedeak, eta, Azpeitian behintzat, arrakasta izan du proiektuak. Izan ere, sarrera guztiak agortuta zeuden gaurko ikuskizunerako. Proiektuaren bidez biltzen duten diruarekin, Berria egunkaria lagunduko dute aurtengoan. Soreasu leporaino bete da ikuskizunean, eta giro aparta izan da saioak iraun duen bitartean. Hona hemen bertan hartutako irudi batzuk:  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide