Bertanen zozketa bereziak baditu zenbaki sarituak

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 7a

42.075, 35.831 eta 20.607 zenbakiak izan dira sarituak

Azpeitiko Udalak herriko dendetan gastatzeko 500 euroko hiru bono zozkatu zituen herenegun. Herriko dendetan erosketak egin dituzten herritarrei zenbakidun boletoak banatu dizkiete, eta horietako hiru saritu dituzte: hain zuzen, 42.075 (Santi Lazkano dendan banauta), 35.831 (Yuritz Oinetakoak dendan banauta) eta 20.607 (Kontxi Arraindegian banauta) zenbakidunak. Haietako bakoitzaren jabeak 500 euroko erosketa txartela irabaziko du. Irabazleek urtarrilaren 31ra arteko epea izango dute Bertan merkatari elkartearekin edo udalarekin harremanetan jartzeko. Epe horretan saridun zenbakia agertzen ez bada, ordezkoen txanda izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide