Kadete mailako emakumezkoen saskibaloiko Euskadiko selekzioak Espainiako finala galdu du

Urola Kostako Hitza 2017ko urt. 7a, 11:48

10:00etan hasi da Kataluniaren aurkako partida, eta 45-61 amaitu da norgehiagoka

Kadete mailako emakumezkoen taldea, atzo finalera sailkatu ostean. Kadete mailako emakumezkoen saskibaloiko Euskadiko selekzioak Espainiako finala  galdu du. 10:00etan hasi da Kataluniaren aurkako partida, eta 45-61 amaitu da norgehiagoka. Atzo Andaluziaren aurka jokatu zuten finalerdia, eta partida bikaina egin ostean, 72-66 gailendu zen Euskadiko selekzioa. Gaurko partidan itxaropenak jarrita zituzten arren, ezin izan diote Kataluniari irabazi. Nerea Soraluze, Miren Ezama, Maite Merketegi eta Alazne Lizundia Iraurgi Saskibaloiko ordezkariak talde horretan aritu dira, eta, zalantzarik gabe, txapelketa txukuna egin dute. Talde hori entrenatzen izan dira Joseba Lizarralde, Aritz Aldalur, Intza Lizarazu eta Luis Agirre. Joan den asteartean hasi eta gaur arte, selekzioen arteko saskibaloiko Espainiako Txapelketa izan da Huelvan (Andaluzia, Espainia), eta kadete mailako emakumeen taldeaz gain, Iraurgi Saskibaloiko ordezkari gehiago izan dira bertan. Hain zuzen, Paula Sanjuan, Aroa Odriozola eta Mikel Olaizola infantilek ere jokatu dute txapelketa. Infantil neskek eta mutilek ez dituzte nahi bezain emaitza onak lortu, mailaz jaitsi baitira bi taldeak. Ainara Epelde azpeitiar fisioterapeuta ere Huelvan izan da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide