Mus txapelketa izango da gaur Orkatz eta Korrale tabernetan

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 6a

Azken urteetan izan duen erantzun ona tarteko, Korrale tabernan eta Orkatz kultur elkartean mus txapelketa izango da gaur arratsaldean. 17:00etatik 17:30era eman beharko dute bikoteek izena, 20 euro ordainduta. Hainbat sari banatuko dituzte txapelketa bukatzean: bikote irabazleak 500 euro eta txapelak eskuratuko ditu; bigarren bikoteak, 250 euro; hirugarrenak 100 euro; eta laugarrenak, Korralen bi lagunentzako afaria.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide