Errege magoen laguntzaileak Azpeitian izan dira

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 4a

Haur ugari gerturatu da Errege magoen laguntzaileei gutunak ematera eta argazkiak ateratzeko tartea ere izan dute.

https://www.youtube.com/watch?v=g5rOP6jMGJ8&feature=youtu.be Gaur arratsaldean Azpeitian izan dira Errege magoen laguntzaileak. Musikaz lagunduta iritsi dira udaletxe azpira, 17:30ak aldera. Haur ugari gerturatu da gutunak ematera eta argazkiak ateratzera. Bihar arratsaldean egingo dute Errege magoen desfilea. 17:00etan Lasaora joango dira, 17:30ean Azpeitiko Trenaren Museora iritsiko dira, eta, 19:00etan, herrian zehar egingo dute desfilea. Hona hemen gaur arratsaldeko irudi batzuk (Argazkiak: Olaia Iraola): [flickr_set id="72157678637194556"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide