Azpeitiko Nuarbe auzoko urtegia alerta egoeran dago, haren edukieraren erdia baino gutxiago baitago beteta; %47,55. Berria.eus-ek Ibai-Ederreko irudiekin osatutako bideoa argitaratu du.
https://www.youtube.com/watch?v=AvmvANl2aHI
Gipuzkoako hainbat urtegi alerta eta aurre alerta egoeran dira, ur faltagatik. Azpeitiko Nuarbe auzoko Ibai-Eder urtegia alerta egoeran dago, haren edukieraren erdia baino gutxiago (%47,55) baitago beteta. Iaz, urte sasoi honetan, urtegiaren edukieraren %54,04 zegoen beteta. Ibai-Ederrek 68.649 biztanle hornitzen ditu, eta Gipuzkoako urtegirik handiena da.
Berria.eus-ek Ibai-Ederreko irudiekin osatutako bideoa argitaratu du.