Mikel Larrañaga aizkolariak emango dio hasiera Añota sagardotegiko txotx denboraldiari

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 4a

Urtarrilaren 13an, ostiralez, izango da irekiera ekitaldia, 20:30ean hasita. Bertsolariak eta Kupela taldearen erromeria izango dira sagardotegian.

Datorren ostiralean, urtarrilak 13, hasiko da txotx denboraldia Azpeitiko Elosiaga auzoko Añota Sagardotegian. Mikel Larrañaga aizkolari azpeitiarrak emango dio hasiera denboraldiari, eta, ondoren, festa izango da bertan. 20:30ean izango da kupelaren irekiera ekitaldia, eta bertsotan ariko dira Andoni Egaña, Iñaki Murua eta Xebastian Lizaso. Ondoren, Kupela taldearen erromeriaz gozatu ahal izango da. Añotara igotzeko eta jaisteko autobus zerbitzua jarriko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide