Egurra ta Kitto taldeak diskoa aurkeztuko du zapatuan, Azpeitiko Gaztetxean

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 4a

Bad Sound Systemek eta Azpeitiko taldeak kontzertu bana eskainiko dute, 22:00etan hasita.

https://www.youtube.com/watch?v=lZArDBWScgc Larunbat gauean Egurra ta Kitto eta Bad Sound System taldeen kontzertuak izango dira Azpeitiko Gaztetxean. 22:00etan hasiko dira emanaldiak, eta Egurra ta Kitto taldeak Gure ordua diskoa aurkeztuko du. Durangoko Azokarako prestatu zuten diskoa, eta zapatuko kontzertuarekin hasiko dute kontzertuen bira. Bad Sound Systemeko Morok diskoan kolaboratu du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide