Presoen eta iheslarien aldeko Gabonetako otarrearen zozketa egin dute dagoeneko. Zenbaki saritua 1.449 da, eta saria jasotzeko honako zenbaki honetara deitu behar da urtarrilaren 15a baino lehen: 943-15 00 06. Irabazlea hamabost egunetan agertuko ez balitz, ordezko zenbakiaren jabeak jasoko du otarrea. 0821 zenbakia da ordezkoa.
Gabon otarrearen antolatzaileek eskerrak eman dizkiete zozketan parte hartu duten erosle guztiei.