Gerturatzen ari dira San Sebastian jaiak, eta entseguak datorren astean hasiko dituzte. Helduen danborradako entseguak hilaren 12an, 17an eta 18an izango dira; hau da, ostegunean, asteartean eta ostegunean. Izarraitz pilotalekuan egingo dituzte entsegu guztiak, 21:00etan hasita. Aurten, gainera, talde bat gehiago izango da helduen danborradan; izan ere,
Iraurgi Saskibaloi Taldeko kideak aterako dira San Sebastian bezperako helduen danborradan aurreneko aldiz.
Umeen danborradako entseguak, berriz, hilaren 16an, astelehenez, hilaren 17an, asteartez, eta hilaren 18an, asteazkenez, izango dira, 15:45ean hasita, Izarraitz pilotalekuan. Umeen danborrada San Sebastian egunez egingo da, eta, ohiko taldeez gain, Hazparneko hiru ikastetxeetako haurrekin osatutako talde bat ere aterako da.
Umeen danborradako taldeetako zuzendariak gaur hasi dira entseguekin. Unai Frantzesena Udal Musika Bandako zuzendariarekin elkartu dira gaur goizean, bandaren egoitzan.
Hona hemen, entsegu horretako bideoa:
https://youtu.be/nQ6WXj3c3_I