Sareren mobilizazioekin bat egin dute dozenaka herritarrek Azkoitian eta Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 2a

Sarek deituta, manifestazio bana egin zen hilaren 31n, arratsaldean, Azkoitian eta Azpeitian. Azkoitiko manifestazioa 18:30ean hasi zen plazatik, eta dozenaka lagunek parte hartu zuten bertan. Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea. Euskal presoak Euskal Herrira, orain lelopean egin zuten manifestazioa. Azpeitikoa ordu erdi geroago hasi zen, 19:00etan, eta han ere jendetza izan zen. Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea. Euskal presoak Euskal Herrira zen pankarta nagusiaren leloa, baina beste batzuk ere eraman zituzten, presoek jasaten dituzten eskubide urraketak salatzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide