Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Pertsona bat desagertuta zegoela-eta, larrialdi zerbitzuak bertaratu dira auzora. 21:00ak aldean aurkitu dute desagertuta zegoen laguna.
SOS Deiakek jakinarazi duenez, gaur, urtarrilak 1, pertsona bat desagertu da Azpeitiko Oñatz auzoaren inguruan. Ertzaintzak hura bilatzeko lanak hasi ditu arratsalde bukaera aldean, eta larrialdi zerbitzuak ere bertaratu dira auzora. Haiek jakinarazi dutenez, 21:00ak inguruan onik aurkitu dute ordu batzuetan desagertuta egon den pertsona.
Atzo arratsaldean, 17:00ak aldean, berriz, parapentean zebilen eta orkatilean min hartu zuen gizon bat artatu zuten Izarraitz mendilerroan. Larrialdi zerbitzuak eta Ertzaintzaren erreskate taldearen helikopteroa bertaratu ziren tokira. Zumarragako ospitalera eraman zuten gizona.