Xabat Manzisidor eta Oihana Azkorbebeitia izan dira Azpeitiko sansilvestrean aurrenak

Nerea Uranga 2016ko abenduaren 31

Patinetako proba Iñaki Zubillagak eta Nagore Montek irabazi dute

800etik gora kirolarik parte hartu dute Xeye Atletismo Taldeak antolatutako Azpeitiko XVI. San Silvestreko lasterketetan. Patinetan, berriz, 50etik gora izan dira parte-hartzaileak. Batean zein bestean 6 kilometroko ibilbidea osatu behar izan dute kirolzaleek, Azpeitiko plazan hasi eta bukatuz. Lasterketa nagusian Xabat Manzisidor azpeitiarra (20:03 denborarekin) eta Oihana Azkorbebeitia abadiñarra (23:08) izan dira irabazleak. Patinetakoan Iñaki Zubillaga (11:51) eta Nagore Monte (14:11) izan dira azkarrenak. Proba nagusia eta patinetakoa jokatu aurretik beste proba batzuk ere izan dira Azpeitian: haur eta gaztetxoenak batetik eta lasterketa inklusiboa bestetik, Txolartekoekin batera antolatuta. Azpeitiko XVI. San Silvestre probako sailkapenak: Kadete neskak:
  1. Maitane Goenaga (Azpeitia): 27:32
  2. Ane Sudupe (Azpeitia): 32:51
  3. Laia Arregi (Azpeitia): 34:06
Kadete mutilak:
  1. Javier Egiguren (Azpeitia): 27:56
  2. Unai Sarriegi (Azkoitia): 28:21
  3.  Eneko Caballero (Azpeitia): 30:09
Jubenil neskak:
  1. Nerea Berasategi (Azpeitia): 27:36
  2. Nerea Oategi (Azpeitia): 30:26
  3. Laura Bastida (Azpeitia): 32:31
Jubenil mutilak:
  1. Aitzol Soto (Mendaro): 25:09
  2. Iker Martinez (Urretxu): 25:11
  3. Gorka Garate (Azpeitia): 27:17
Junior neskak:
  1. Jone Zabaleta (Azkoitia): 24:53
  2. Eneritz Larrañaga (Azpeitia): 31:32
  3. Ainhoa Odriozola (Azpeitia): 33:48
Junior mutilak:
  1. Amine Hissouf (Zaldibar): 22:16
  2. Jokin Ibarguren (Errezil): 25:51
  3. Ander Merketegi (Azpeitia): 25:52
Senior emakumeak:
  1. Oihana Azkorbebeitia (Abadiño): 23:28
  2. Maite Etxezarreta (Azpeitia): 23:52
  3.  Helene Alberdi (Bilbo): 24:37
Senior gizonezkoak:
  1. Xabat Manzisidor (Azpeitia): 20:03
  2. Jon Perez (Azkoitia): 20:06
  3. Jon Garate (Elgoibar): 20:09
Beteranoak emakumeak:
  1. Lide Azkue (Zarautz): 25:27
  2. Nerea Azpiazu (Azpeitia): 25:35
  3. Idoia Ezeiza (Usurbil): 27:14
Beteranoak gizonezkoak:
  1. Jon Carbayeda (Azkoitia): 22:17
  2. Jexux Zelaia (Azpeitia): 22:56
  3. Mikel Artetxe (Azpeitia): 23:33
SAILKAPEN OSOA. Patinetako proba gizonezkoak:
  1. Iñaki Zubillaga, 11:51
  2. Unai Perea: 12:10
  3. Arkaitz Arana: 12:31
Patinetako proba emakumezkoak:
  1. Nagore Monte: 14:11
  2. Maddi Mujika: 15:19
  3. Ane Gorostegi: 16:12
***Patinetako sailkapen osoa jarri gabe dute kirolprobak.com-en albiste hau egiterako. [flickr_set id="72157678533808815"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide