Euskal preso ohiek martxan jarri duten
Kalera kalera egitasmoaren barruan, itxialdia egin zuten atzo dozenatik gora lagunek Azpeitian. Presoen eskubideak aldarrikatzeko Sarek deitutako azken ostiraleko elkarretaratzearen ostean, Sindikatu Zaharrean bildu ziren hainbat herritar, eta han pasatu dute gaua. Goizean, berriz, Frantziako
Lannemezaneko espetxera martxa egin dute. Izan ere, han dago preso Joseba Segurola Xegu azpeitiarra.