Iban Bergararen euskal mitologiako txotxongiloak, Sanagustineko erakusketa berrian

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 30a

Urtarrilaren 10era arte izango dira ikusgai Sorkuntza Bekari tarteko Bergarak egin dituen txotxongiloak. Datorren astean argitaratuko du Urola Kostako Hitzak Bergarari egindako elkarrizketa.

Erakusketako txotxongilo batzuk. (Uztarria.eus) Erakusketa berria jarri dute Sanagustin kulturgunean. Atzo hasi eta urtarrilaren 10a bitartean, Iban Bergara azpeitiarrak egindako txotxongiloak ikus daitezke kulturguneko erakusketa gunean. Udalak eta Kultur Mahaiak aurten banatu dituzten Sorkuntza Beketako bat jaso zuen Bergarak (1.000 eurokoa), euskal mitologian oinarritutako txotxongiloak sortzeko proiektuarekin. Orain, proiektuak eman dituen fruituak jendaurrean aurkeztu ditu, beka jaso zuenean adierazi zuen asmoa gauzatuz. Euskal Herriko mitologiako hamar pertsonaia eta dozena pasatxo txotxongilo ikus daitezke Sanagustinen; horiez gain, umeek jolastu eta esperimentatu ahal izateko kutxa bat ere jarri dute, txotxongiloekin eta material gehiagorekin. Erakusketako irudiak Uztarria.eus-en ikus daiteke. Datorren astean argitaratuko du Urola Kostako Hitzak Bergarari egindako elkarrizketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide