Bihar, urtearen azken egunez,
San Silvestre lasterketa jokatuko da Azpeitian. 16. edizioa izango da, eta aurrez 751 lasterkarik eman dute izena lasterketa nagusian. 12:00etan hasiko da proba, eta sei kilometroko ibilbidea egin beharko dute parte-hartzaileek. Dena den, bihar, 11:00ak bitartean, ere eman ahalko da izena plazan, hamabost euroren trukean. Gehienez, 900 lagunek parte hartu ahal izango dute proban.
Lasterketa nagusiaren aurretik, 10:00etan hasita, hainbat proba izango dira, kategoriatan banatuta. Eta 11:15ean hasiko da patinatzaileen proba. Horiek ere sei kilometroko ibilbidea egin beharko dute, eta aurrez 55 lagunek eman dute izena. Proba horretan, gehienez, 100 lagunek parte hartu ahalko dute.
San Silbestre lasterketak direla-eta,
autobus geltokietan aldaketak izango dira bihar goiz eta eguerdi partean.