Bigarren diskoa aurkeztu du Kalusek, aurreneko lana aireratu zuen leku berean

Uztarria.Eus 2016ko abenduaren 30a

Atzo, abenduak 29, aurkeztu zuten Unai Martinezek (Azpeitia, 1996) eta Ibon Gerrak (Azpeitia, 1996) Kaluse izeneko bigarren diskoa Azpeitiko Gaztetxean.

Kaluseren kontzertuko irudia. (Maialen Etxaniz) Ez du hitzik behar Kaluseren bigarren diskoak entzuleak hitzik gabe uzteko. Goxoa bezain indartsua da Kaluse bikote azpeitiarraren disko berria. Lasaia bezain bizia. Aurreneko lana aireratu zutenetik urtebete igaro ostean, atzo, abenduak 29, aurkeztu zuten Unai Martinezek (Azpeitia, 1996) eta Ibon Gerrak (Azpeitia, 1996) Kaluse izeneko bigarren diskoa Azpeitiko Gaztetxean, haien doinuak entzuteko irrikaz zeuden ehundik gora lagunen aurrean. Jarraitu albistea irakurtzen Uztarria.eus-en.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide