Sukaldaritza makrobiotikoaren inguruko ikastaroa antolatu du Gazteria sailak

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 28a

Urtarrilaren 17an, 24an, 31n eta otsailaren 7an izango dira saioak, Azpeitiko Gaztelekuan.

Sukaldaritza makrobiotikoan hasiberriak direnenentzat ikastaroa antolatu du Azpeitiko Udaleko Gazteria sailak. Gaztelekuan izango dira saio guztiak, lau astearte arratsaldetan: urtarrilaren 17an, 24an, 31n eta otsailaren 7an. Saio guztiak Gaztelekuan izango dira, eta 18 urtetik gorakoentzako dira. Ikasleek eta langabetuek 35 euro eta gainerakoek 40 euro ordaindu beharko dute. Interesa duenak urtarrilaren 9tik aurrera eman ahalko du izena. Horretarako, Gazte Informazio Bulegora (GIB) bertaratu, 943-15 71 60 telefonora deitu edota gib@azpeitia.eus helbidera mezua idatzi beharko du.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide