Bihotz biriken suspertzearen teknikak erakutsiko ditu DYAk, urtarrilaren 12an

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 28a

16:00etatik 18:00etara izango da saioa, DYAk Urola Kalean duen egoitzan. Ikastaroa doakoa izango da.

Aurtengo maiatzean bihotz biriken suspertze teknikak erakutsi zituzten Zarautzen.  (Amaia Ventas) DYAko Irakaskuntza Eskolak bihotz biriken suspertzearen teknikak erakutsiko ditu Azpeitian, urtarrilaren 12an. 16:00etatik 18:00etara izango da ikastaroa, eta bihotz arnasketako geldialdia identifikatzen, oinarrizko bihotz biriken suspertze mugimenduak egiten eta DEA (Kanpoko desfibrilagailu erdi-automatikoak) erabiltzen ikasiko dute gerturatzen direnek. Zure eskuek bizi bat salba dezakete lelopean antolatu duten saioa DYAren ordezkaritzan izango da, Urola Kalean. Parte hartu edo informazio gehiago nahi duenak 943-46 46 22ra deitu beharko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide