Aner Alonsok irabazi du Oilo-Soro Elkartean jokatutako Gabonetako Xake Saria

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 28a

Bigarren urtez jarraian, Gabonetako Xake Saria jokatu zuten joan den abenduaren 26an, astehelena, Oilo-Soro elkartean. Azpeitiko Xake Taldearen laguntzarekin antolatu dute txapelketa, eta 14 gaztetxok parte hartu zuten. Aner Alonso izan zen puntuazio onena lortu zuena; 5,5 puntu, hain zuzen. Xaputarrak xake taldeko jokalariez gain, Oilo-Soro elkarteko hainbat bazkideren haurrek ere parte hartu zuten. Sei partida jokatu zituzten, eta jokalari bakoitzak hamar minutu izan zituen partidako. Partidak bukatutakoan, mokadutxoa egin zuten elkartean bertan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide