Erraustegiaren lanak Altuna y Uria tartean den enpresa taldeari adjudikatu dizkio gaur GHK-k

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 27a

ACS taldeko Urbaser SAk, Construcciones Moyua SLk, Construcciones Murias SAk, LKS Ingenieria S.COOPek eta Altuna y Uriak aldi baterako osatu duten enpresa taldeak eraiki eta kudeatuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak Zubietan egingo duen errauste plantaren lehen fasea.

Esperotako gisan, gaur, asteartea, adjudikatu ditu Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) Zubietako erraustegiaren lehen faseko lanak. Hala, gaur egin du GHK-k ofizial lizitazioa, eta ACS taldeko Urbaser SAk, Construcciones Moyua SLk, Construcciones Murias SAk, LKS Ingenieria S.COOPek eta Altuna y Uriak aldi baterako osatu duten enpresa taldeak eraiki eta kudeatuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak Zubietan egingo duen errauste plantaren lehen fasea. Urriaren 28an jakinarazi zuen aldundiak erraustegiaren lanak egiteko aurkeztu ziren hiru enpresa taldeak zeintzuk ziren. Eta abenduaren erdi aldean zabaldu zuten hainbat hedabidek Altuna y Uria tartean zen enpresa taldeak egingo zituela lanok. Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak deituta, errauste plantaren kontrako manifestazioa egin dute gaur eguerdian Donostian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide