Izaskun Egigurenek irabazi du Uztarriaren Irudhitzen lehiaketako testuen atala

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 27a

Irudien ataleko argazki sarituari ipini dion testuarekin irabazi du Egigurenek idatzizko lehiaketa, eta 150 euroko saria eskuratuko du.

Irudhitzen lehiaketako testuen ataleko epai-mahaiak hala erabakita, Izaskun Egigurenek irabazi du lehiaketa. Gaur, abenduak 27, jakinarazi dute epaia Anartz Izagirrek, Izaro Zinkunegik eta Alaitz Olaizolak. Egigurenek irudien atala irabazi zuen argazkiari jarritako testua da epai-mahaikideek aukeratu dutena, eta horrenbestez, 150 euroko saria eskuratuko du Izaskun Egigurenek. Honako hau da testua: Behetik gora begiratuz gero, trapuzten gaituzten koloreez zintzilik geratuko gara; berde, hori, arroxa, hori... Karnabaletako pintzetaz harrapatuta; atera balkoira koloreak, atera kalera trapuz jantziak, ta pintzaz eutsi arima lotsaraziak! Beste hamaika irudiei ere jarri dizkiete hitzak, eta honako hauen testuak dira epaimahaiak aukeratu dituztenak: Ainhoa Odriozola, Jon Gurrutxaga, Jokin Salegi, Erik Aznal, Amaia San Vicente, Ihintza Elustondo, Leire izagirre eta Egoitz Arruti. Izaskun Egigurenen eta Jon Gurrutxagaren bi testu aukeratu dituzte egutegirako. Urtarrilean banatuko du Irudhitzen lehiaketara aurkeztutako irudiekin eta testuekin osatutako egutegia Uztarria Komunikazio Taldeak. Hurrengo urtean ere lehiaketa martxan jartzeko asmoa du Uztarriak, eta webgunean bertan emango du horren berri.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide