Atzo arratsaldean zabaldu zuten haurren Gabon parkea. Azpeitiko Bertan merkatari elkarteak antolatu du parkea, eta puzgarriak, jolasak eta abar izango dira datozen egunetan Izarraitz pilotalekuan. 16:00etatik 20:00etara izango da zabalik, eta sarrera bi euro ordaindu beharko da. Gainera, parkerako sarrerak dohain eskuratu ahal izango dira Bertan elkarteko saltokietan erosketak eginez gero.
Gaur, bihar, etzi, hilaren 30ean, urtarrilaren 2an, 3an eta 4an.