Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Herriko taldeen, eragileek eta zenbait sektoretako langileen babesa jasotzen ari da Azpeitian Sareren Salatzen dut kanpaina. Presoen eskubideen alde datorren urtarrilaren 14an egingo den manifestazioa babestu dute horiek, eta argazkiak atera dituzte, besteak beste, eskalatzaileek, Zezen Beltz elkarteko kideek, herriko musikariek, pilotariek, Iraurgi Ikastetxeko eta Karmelo Etxegarai Ikastolako kideek nahiz Lagun Onak futbol taldeko jokalariek.
Bestalde, Azpeitiko Udal Gobernuak ere Sarek deitutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egin die herritarrei, hala nola ostiralean egingo den elkarretaratzean, hilaren 31ko manifestazioan eta urtarrilaren 14ko Bilboko manifestazioan.
Hona hemen Azpeitiko Sareko kideek orain arte atera dituzten argazki batzuk: