Bandaren kontzertu bereziko irudi bat. (Mailo Oiarzabal/Uztarria.eus)
Jendez leporaino bete zen joan den ostiralean Soreasu antzokia, Azpeitiko Udal Musika Bandaren 150. urteurreneko kontzertua zela eta. Zuzeneko berezia izan zen; izan ere, dantza, antzerkia eta musika uztartu zituzten emanaldian. Guztira, 150 lagunetik gora igo ziren Soreasuko oholtzara, eta bi ordu inguruko emanaldia osatu zuten parte-hartzaile guztien artean. Besteak beste, Itsasiko eta Sahatsako dantzariek, Izarraitz eta Juan Antxietako txistulariek, Tobalo Iglesias sevillana taldekoek, Luis Alberi Beltzaren dantza eskolakoek eta Jose Mari Orbegozoren Dantzaki akademiakoek, Antxieta eta Julian Barrenetxea abesbatzetako kideek, KBeat ahots taldekoek, Methalika musika taldeko kideek, Garikoitz Mendizabal, Iraia Bereziartua eta Ignacio Arakistain musikariek nahiz Olatz Prat eta Angel Azkue
Piti abeslariek parte hartu zuten ikuskizun berezian. Gainera, bideo muntaia bat ere eskaini zuten emanaldian; Urtzi Oteiza
Kaitok irudi zaharrekin egina, hain zuzen.
ETBk grabatu zuen emanaldia, eta ETB1eko
Oholtzan saioan emango dute urtarrilaren 21ean, 21:45ean. Data hori behin-behinekoa dela azaldu dute, eta behin-betiko data emankizuna baino 10 egun lehenago zehaztuko dutela adierazu.
Joan den ostiraleko kontzertuarekin 150. urteurreneko egitasmoei bukaera eman die Udal Musika Bandak.
Emanaldiaren argazki bilduma
Uztarria.eus-en ikus daiteke.