Gaur zabalduko dute umeentzako haur parkea Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 26a

16:00etatik 20:00etara izango da zabalik Izarraitz pilotalekuan. Datozen egunetan ere irekiko dute, eta sarrera bi euro ordaindu beharko da.

Gaur arratsaldean zabalduko dute haurrei zuzendutako Gabon parkea. Azpeitiko Bertan merkatari elkarteak antolatu du parkea, eta puzgarriak, jolasak eta abar izango dira Izarraitz pilotalekuan. 16:00etatik 20:00etara izango da zabalik, eta sarrera bi euro ordaindu beharko da. Gainera, parkerako sarrerak dohain eskuratu ahal izango dira Bertan elkarteko saltokietan erosketak eginez gero. Gaur hasita, zortzi egunez zabalduko dute: gaur, bihar, etzi, hilaren 29an, 30ean, urtarrilaren 2an, 3an eta 4an.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide