Ulises Ortega Azpeitiko bizilagunak Euskadiko Judo Txapelketa irabazi du

Urola Kostako Hitza 2016ko abe. 26a, 10:58

Gipuzkoako Txapelketan brontzezko domina lortu zuen Ortegak, eta baita Joni Merronek eta Maixa Zabaletak ere.

Merron, Zabaleta, Ortega eta Kimurako irakasle Pedro Guerra. (Kimura) Azpeitiko Kimura judo klubeko Ulises Ortegak Euskadiko Judo Txapelketa irabazi du. Ortega Azpeitiko bizilaguna da, eta urrezko domina eskuratu zuen borrokaldi oso estuak jokatuta. Aurretik, azaroaren 6an, Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen, eta han brontzezko domina eskuratu zuen Ortegak. Haren batera aritu ziren lehian Joni Merron eta Maixa Zabaleta, eta haiek ere brontzezko domina bana irabazi zuten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide