Jakes Elosegi Añorgan. (Ilunpe)
Joan zen ostiralean jokatu ziren pilotako Gipuzkoako Errendimendu Txapelketaren finalak Añorgan. Final horiek Azpeitian jokatzekoak ziren, baina Frontoi Txikiaren hezetasuna tarteko, lekualdatu egin zituzten txapelketako azken partidak.
Jakes Elosegi Azpeitiko Ilunpe pilota elkarteko kideak 2. urteko infantilen mailako finala jokatu eta irabazi egin zuen. Oiartzungo Ekain Sein mendean hartu zuen Elosegik, eta berarentzat izan zen txapela. Lehenengo jokoa Elosegik irabazi zuen, 8 eta 3. Bigarrena, berriz, Seinek, 3 eta 8. Hirugarren jokoaren erabaki zen txapelkelduna; Elosegik 4 eta 2 irabazi zuen.
Ilunpeko kideek azaldu dutenez, "bereziki" aipatzekoa da Elosegi hirugarren urtez jarraian iritsi dela Gipuzkoako Errendimendu Txapelketaren finalera, eta azken bi urteetan txapela lortu duela nabarmendu dute. Pilota elkartekoek esan dute aipatzekoa dela Ilunpeko pilotari guztiek txapelketan eman duten "maila bikaina".