Olentzero eta Mari Domingi kalejiran ibili dira arratsaldean Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 24a

Mari Domingik goizean jaso ditu herriko haurren gutunak, eta arratsaldean berriro itzuli da herriko kaleetara. Bigarren agerraldia, baina, ez du bakarrik egin; Olentzero izan du lagun gurdian. Haiekin batera atera dira, joaldunak, txistulariak eta trikitilariak, eta baita herriko ikastetxeetako haurrak ere. Gainera, kalejira Perez Arregi plazatxora iritsi denean Julian Barrenetxea abesbatzakoak jaiotzarekin eta Kantu Jirako kideak batu zaizkie haiei. Handik plazara joan dira guztiak batera, eta plazan herriko dantzari gazteek Aurreskua egin diete Olentzerori nahiz Mari Domingiri, eta hainbat abesti ere kantatu dizkiete. [flickr_set id="72157674346284154"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide