Umeen eskutitzak jaso ditu Mari Domingik Azpeitian

Uztarria.Eus 2016ko abenduaren 24a

Arratsaldean Olentzerorekin itzuliko da herrira Mari Domingi. Izan ere, 17:00etan kalejira egingo dute.

Mari Domingi plazan izan da. (Ainitze Agirrezabala/Uztarria) Zirimiria egin arren, herriko plaza haurrez eta gurasoz bete da Mari Domingiren etorrerarekin. 12:30ak aldera iritsi da plazara, eta txikienek eskutitzak emateko eta berarekin argazkiak ateratzeko aprobetxatu dute. Gainera, herriko ikastetxeetako Gabon eskeko taldeak ere bertaratu dira plazara, Mari Domingiri ongietorria ematera. Goizean zehar jaiotzarekin kaleetan zehar ibili dira hainbat talde kantuan. Horrez gain, arratsaldean Olentzero eta Mari Domingi ibiliko dira herriko kaleetan zehar, 17:00etatik aurrera. 17:30ean dantzariek Aurreskua egingo diete bi protagonistei. Bertsoek ere izango dute lekua gaurkoan. Plazara gerturatzen direnek Olentzerori eta Mari Domingiri hainbat abesti kantatuko dizkiete. Eguraldi txarra eginez gero, ekitaldia Frontoi Txikian izango da. Argazki bilduma osoa Uztarria.eus-en ikus daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide