Lagun Onakek lizentziak berritzeko epea zabaldu du

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 23a

Azpeitiko Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak datorren urterako lizentziak egiteko eta berritzeko epea zabaldu du. Eskaerak urtarrilaren 20ra bitartean egin daitezke, Aitzaki Kirolak, Erreka Bike eta Ciclos Beni dendetan. Tramiteak egin eta bi astera jasoko dituzte lizentziak. Bi lizentzia mota eskatu ahal izango dira, aurreko urteko prezio berdinean: autonomikoa 122 eurotan eta nazioanala 127 eurotan. Horrez gain, elkarteak jakinarazi du zikloturisten arropak dagoeneko eros daitezkela. Aitzaki Kirolak saltokian probatu eta eskatu daitezke arropak, urtarrilaren 20ra bitartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide